Adio Zaldibiako udal eraikin zaharrari
Astelehenean hasi ziren prestakuntzekin eta lanak aste honetan bertan amaitzea dago aurreikusita. Santa Fe kalea itxita egongo da abuztuaren 6ra arte ibilgailuentzat eta bertan ezingo da aparkatu.
Hasi dira Zaldibiako udaletxe zaharraren eraisketa lanekin. Astelehenean hasi ziren prestakuntzekin eta lanak aste honetan bertan amaitzea dago aurreikusita. Gogorarazi Santa Fe kalea itxita egongo dela abuztuaren 6ra arte ibilgailuentzat eta bertan ezingo dela aparkatu. Bestetik, plaza atzera baimendutakoak soilik igaro ahalko dira, Santa Fe 45etik kontrako norantzan sartuta.