Aire librean heldutako barazkiak nagusi Ordiziako Azokan
Guarkoan berritasun gisa Tripaki Argi perretxikua, Klaudia arana eta marrubiak izan dira.
Abuztuaren lehen astean aire librean heldutako barazkiak, lekaleak eta tomatea esate baterako, izan dira nagusi Ordiziako Azokan. Guztira 110 kg onddo ekarri dituzte azokara, 18 eta 26 euro bitarteko prezioekin. Gibelurdinak guztira 43 kg izan dira, 15 eta 24 euro artean. Amanitak berriz, 32 kg ekarri dituzte, kiloa 33 eurotan. Eta azkenik, 10 kg zizahori ekarri dira, 15 eta 20 euro bitarteko prezioekin.
Gogorarazi, abuztuan zehar postuetako batzuk kale egingo dutela. Horien artean, Maite Iturberenak (Udanako Labeak) eta Puente Viejo Caparrosorenak. Antonio Elosegi eta Oria Gaztak ere ez dira abuztuaren 25era arte etorriko.