Behin Laukoteak kontzertua eskainiko du bihar
Erauskin Plazan izango da, arratsaldeko 20:00etan.
Igartza Musika Programaren barruan antolatuta, Behin Laukoteak kontzertua eskainiko du bihar Erauskin Plazan, arratsaldeko 20:00etan. Taldea Jon Urbizu, Imanol Iribarren, Patricia Mancheño eta Gorka Otamendik osatzen dute eta lauak musikan ikasketak dituzte. Kontzertuaren lehen minutuetan beraiek sortutako abestiak jo eta ondoren jazz estandarraren inguruan egindako bertsioak eskainiko dituzte.
Gogorarazi segurtasun tartea errespetatzea ezinbestekoa dela. Sarrera doakoa da eta esertzeko aulkiak egongo dira.