Idiazabalgo Indianoen etxeetatik ibilbidea
XIX. mendean Ameriketara joan ziren idiazabaldarrek herrian egin zituzten etxeak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Atzo bisita gidatura bertaratu zirenek, Andoniz Gomez zinegotziaren gidaritzapean, XIX. mendean Ameriketara joan ziren idiazabaldarrek herrian egin zituzten etxeak ezagutzeko aukera izan zuten. Guztira 12 etxe dira Idiazabalen indianoek eraikiak. Horien artean daude Matiasenea, Txomenane, Floreaga, Jauregialzuenea eta Pilarrenea eraikinak. Guztiek istorio ezberdinak gordetzen dituzte barneko hormen artean; baina jatorri bera, Ameriketara bizi hobe baten bila abiatu ziren euskal baserritar eta nekazariena.
Bisita bera abuztuaren 17 eta 31an egingo da. Bisita doakoa da baina gogorarazi aurrez izena ematea ezinbestekoa dela Whatsapp edo telefonoz 943 18 18 03 zenbakira deituta edota emailez info@idiazabalturismo.com helbidera idatziz.