Xumeki baina beherantz
Atzotik hona 50 kasuren berri eman du Osasun Sailak. 400eko mugatik behera Itsasondo eta Zegama aurkitzen dira.
Xumeki baina beherantz egin du positibo kopuruak. Atzotik hona 50 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Ordizian (12), Zumarragan (10), Urretxun (8), Beasainen (4), Lazkaon (4) eta Legazpin (4) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Segura (3), Zaldibia (2) eta Idiazabal (2).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Herri txikien artean, hamalau herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Itsasondo eta Zegama.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.101 COVID-19 positibo kasu izan dira.
08/04 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 18 | 1639,34 | ||
Arama | 0 | 26 | 1470,59 | ||
Ataun | 1 | 253 (+1) | 1144,82 | ||
Beasain | 4 | 1.919 (+4) | 962,84 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 49 | 1104,10 | ||
Gabiria | 0 | 46 | 2144,25 | ||
Gaintza | 0 | 12 | 877,19 | ||
Idiazabal | 2 | 222 (+2) | 1050,42 | ||
Itsasondo | 0 | 70 | 137,36 | ||
Lazkao | 4 | 627 (+4) | 639,20 | ||
Legazpi | 4 | 1005 (+4) | 475,68 | ||
Legorreta | 0 | 183 | 738,26 | ||
Mutiloa | 0 | 44 | 3137,25 | ||
Olaberria | 0 | 94 | 763,36 | ||
Ordizia | 12 | 1.607 (+12) | 1142,01 | ||
Ormaiztegi | 0 | 124 | 705,33 | ||
Segura | 3 | 248 (+3) | 2544,03 | ||
Urretxu | 8 | 762 (+8) | 732,17 | ||
Zaldibia | 2 | 364 (+2) | 1206,27 | ||
Zegama | 0 | 199 | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 19 | 729,93 | ||
Zumarraga | 10 | 1.218 (+10) | 763,67 | ||
GOIERRI | 50 | 9.101 (+50) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-04)