Pablo Díez eta Diego Cruz nagusi Gabiriako XXII. Rallysprintean
Goizean zehar egiaztapenak egin ondoren, hiruretan ekin diote pilotuek ibilbideari Gabiria eta Legazpi artean.
Rallysprinta ospatu da gaur Gabiria eta Legazpi artean. Guztira 69 ibilgailu elkartu dira Legazpiko plazan. Goizeko 9:00etatik 13:30etara Legazpiko Euskal Herria Plazan egon dira ibilgailuak, egiaztatzeak egiten, eta 13:30etan hasi dira irteera gunera gerturatzen. 15:00etan ekin dio lehen dortsaldun pilotuak zirkuituari, Gabiriako Korta Erretegitik.
Lehen pilotua 18:00ak aldera iritsi da eta lehenak Pablo Díez eta Diego Cruz izan dira. Iván Muñoz eta Igor Izaguirrek lortu dute bigarren postua. Hirugarren lekuan berriz, Aitor Aristregui eta Iker López geratu dira.
SAILKAPENA:
- Pablo Díez – Diego Cruz / Skoda Fabia R5
- Iván Muñoz – Igor Izaguirre / Ford Fiesta N1
- Aitor Aristregui – Iker López / Mitsubishi Lancer Evo IX













