78 kasu berri atzeman dira asteburuan
Legorreta, Zegama eta Legazpi aurkitzen dira 400ko mugatik behera. Beasainek, Lazkaok, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak gorrian jarraitzen dute.
Gora egin dute positibo kasuek asteburuan. 78 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Beasainen (15), Ordizian (14), Lazkaon (10), Urretxun (4), Zumarragan (6), Idiazabalen (5) eta Legazpin daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Ataun (3), Itsasondo (2), Zaldibia (2), Zegama (2), Altzaga (1), Ezkio-Itsaso (1), Gaintza (1), Olaberria (1), Ormaiztegi (1) eta Segura (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Herri txikien artean, hemeretzi herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Legorreta, Zegama eta Legazpi.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.243 COVID-19 positibo kasu izan dira.
08/06 | 08/07 | 08/08 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 1 | 0 | 19 (+1) | 1639,34 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 26 | 980,39 |
Ataun | 1 | 1 | 1 | 256 (+3) | 1030,34 |
Beasain | 9 | 3 | 3 | 1.943 (+15) | 720,35 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 1 | 0 | 50 (+1) | 788,64 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 46 | 584,80 |
Gaintza | 0 | 1 | 0 | 13 (+1) | 877,19 |
Idiazabal | 1 | 2 | 2 | 227 (+5) | 882,35 |
Itsasondo | 0 | 1 | 1 | 73 (+2) | 549,45 |
Lazkao | 6 | 2 | 2 | 648 (+10) | 870,03 |
Legazpi | 1 | 2 | 1 | 1012 (+4) | 332,98 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 183 | 335,57 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 45 | 3529,41 |
Olaberria | 1 | 0 | 0 | 95 (+1) | 654,31 |
Ordizia | 1 | 11 | 2 | 1.634 (+14) | 1122,14 |
Ormaiztegi | 0 | 1 | 0 | 128 (+1) | 1018,81 |
Segura | 1 | 0 | 0 | 250 (+1) | 2217,87 |
Urretxu | 2 | 1 | 6 | 765 (+9) | 673,60 |
Zaldibia | 0 | 2 | 0 | 370 (+2) | 1145,96 |
Zegama | 2 | 0 | 0 | 202 (+2) | 328,73 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 20 | 1094,89 |
Zumarraga | 2 | 3 | 1 | 1.232 (+6) | 682,21 |
GOIERRI | 27 | 32 | 19 | 9.243 (+78) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-09)