Idiazbal Gaztaren ekoizpena ezagutzeko aukera Ondramuño Gaztandegian
Aranburu anaiek ustiatzen duten artegi eta gaztandegiaren azpiegiturak ezagutzeko aukera izan zuten bisitariek, baita gaztaren ekoizpena lehen eskutik ezagutzeko aukera ere.
Atzo Ondramuño Gaztandegira gerturatu ziren bisitariek gaztaren ekoizpena gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Olatz Aranbururen gidaritzapean Aranburu anaiek ustiatzen duten artegi eta gaztandegiaren azpiegiturak ezagutu zituzten.
Bisitaren lehen zatian Idiazabal Gazta egiteko prozesua zein den ezagutu eta euren eskuekin egiteko aukera izan zuten. Ondoren, bideo baten bidez Urbian duten txabola eta artegiko erreginak ezagutu zituzten. Azkenik, bisita gazta dastaketarekin amaitu zuten.
Hil honetan zehar ostiral eta igandero goizeko 11:30etan egindo dituzte bisita gidatuak Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian.