25 kasu berri atzo Goierrin
Beheranzko joera duela dirudi. Bi udalerri aurkitzen dira 400eko mugatik behera.
Atzotik hona 25 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Lazkaon (7), Legazpian (4), Ordizian (4) eta Zumarragan (3) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Segura (2), Ataun (1), Beasain (1), Idiazabal (1), Olaberria (1) eta Urretxu (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Herri txikien artean, hemeretzi herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Legorreta, Zegama eta Legazpi.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.307 COVID-19 positibo kasu izan dira.
| 08/11 | DENERA | TASA | |||
| Altzaga | 0 | 19 | 1639,34 | ||
| Arama | 0 | 27 | 1470,59 | ||
| Ataun | 1 | 262 (+1) | 1087,58 | ||
| Beasain | 1 | 1.949 (+1) | 549,18 | ||
| Ezkio eta Itsaso | 0 | 51 | 788,64 | ||
| Gabiria | 0 | 47 | 779,73 | ||
| Gaintza | 0 | 13 | 877,19 | ||
| Idiazabal | 1 | 229 (+1) | 882,35 | ||
| Itsasondo | 0 | 73 | 549,45 | ||
| Lazkao | 7 | 658 (+7) | 923,30 | ||
| Legazpi | 4 | 1022 (+4) | 368,65 | ||
| Legorreta | 0 | 183 | 201,34 | ||
| Mutiloa | 0 | 45 | 3529,41 | ||
| Olaberria | 1 | 95 (+1) | 545,26 | ||
| Ordizia | 4 | 1.645 (+4) | 1052,63 | ||
| Ormaiztegi | 0 | 129 | 783,70 | ||
| Segura | 2 | 252 (+2) | 1630,79 | ||
| Urretxu | 1 | 767 (+1) | 527,16 | ||
| Zaldibia | 0 | 372 | 1145,96 | ||
| Zegama | 0 | 202 | 328,73 | ||
| Zerain | 0 | 20 | 729,93 | ||
| Zumarraga | 3 | 1.240 (+3) | 570,21 | ||
| GOIERRI | 25 | 9.307 (+25) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-12)













