92 urteko legazpiar bat hil da traktorea iraulita
Belar lanetan ari zela gertatu da istripua.
Legazpiako Telleriarte Auzoa // Eitb 92 urteko gizona hil zen atzo bere etxe ondoko lur sailean lanean ari zela traktoreak azpian hartuta. Istripua Telleriarte Auzoko Zabaleta baserrian jazo da. Segurtasun sailak adierazi duenez, arratsaldeko 20:30ak aldera izan zen istripua. Traktorea irauli ostean gizonezkoa azpian geratu da.













