Bisita mitologikoa bihar Igartzan
Kultura Belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmititutako kondaira mitologikoak ezagutzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. Aurrez erreserba egitea ezinbestekoa da.
Bihar, abuztuak 13 ostirala, arratsaldeko 16:30etan bisita mitologikoa egingo da Igartza Monumentu Multzoan. Bertan Beasain eta Igartzari lotuko hainbat kondaira ezagutzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. Igartzaren historia eta mitologia uztartuko dituen bisita honetan besteak beste zurezko jauregia, ermita, errota eta burdinola ikusteko aukera izango dute bisitariek.
Aurrez erreserba egitea ezinbestekoa da 943 08 77 98 telefono zenbakira deituz edota igartza@beasain.eus helbidera idatziz. Sarreraren prezioa pertsonako 4€-koa izango da.













