Alex Aranburu ezkiotarra garaipenetik 6 segundura
Espainiako Vueltako lehen etapan Roglič esloveniarrak soilik garaitu zuen. Pozik agertu da lortutako emaitzekin ezkiotarra.
Alex Aranburu Espainiako Vueltan // lavuelta.es Atzo hasi zen Espainiako Vueltan bigarren postua lortu zuen Alex Aranburu (Astana-Premier Tech) ezkiotarrak lehen etapan. 7 kilometroko erlojupekoan Primož Roglič (Team Jumbo-Visma) esloveniarrak soilik garaitu zuen. Aranburuk galdutako aukera deiturotu bazuen ere, pozik agertu zen lortutako emaitzekin: “Pena pixka batekin baina gustura azkenean lortutako bigarren postuarekin eta edukitako sentsazioekin”.
Irailaren 5ean amaituko den Espainiako Vueltan hiru goierritar arituko dira lehian, Ion Izagirre eta Gorka Izagirre anaiak eta Alex Aranburu bera.













