Festa giroan dabiltz Gabirian
Gaurkoan "Baldin bada" zirku musikatua eta bola txapelketa izan dituzte.
Andra Mari jaiak ezin izan dituzte ospatu aurten Gabirian. Baina festen ordezko egitaraua kultur ekitaldiz bete dute. Gaurkoan bola txapelketaren eta “Baldin bada” zirku musikatuaren txanda izan da.
Gerturatutakoek zirkua, antzerkia, musika eta pintura konbinazioa ikusteko aukera izan dute. “Eta guk nahi dugun bezala posible baldin bada?” galderari erantzun diote zirkuko artistek. Izan ere hauen ustez gure errealitatea nahi dugun moduan margotzeko aukera izan beharko genuke. Oinekin margotu, akrobaziak egin eta jarrera xelebreetan abesten zuten bitartean nahi duten errealitatea margotzeko brotxa euren esku artean dutela gogorarazi nahi izan die ikusleei.













