36 positibo berri atzeman dira asteburuan
Beasain eta Urretxu eremu gorritik irten dira. Herri txikien artean, hamaika herrik gainditzen dute 400eko muga.
Beasain eta Urretxu eremu gorritik irten dira. Asteburuan 36 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Ordizian (10), Lazkaon (6), Beasainen (5), Seguran (4), Legazpin (3) eta Zumarragan (3) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Olaberria (2), Altzaga (1) eta Ormaiztegi (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Ordiziak, Lazkaok eta Zumarragak. Herri txikien artean, hamaika herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Urretxu, Legorreta, Zegama eta Legazpi.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.359 COVID-19 positibo kasu izan dira.
08/13 | 08/14 | 08/15 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 1 | 0 | 0 | 20 (+1) | 1639,34 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 27 | 490,20 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 262 | 801,37 |
Beasain | 2 | 3 | 0 | 1.955 (+5) | 342,34 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 51 | 315,46 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 47 | 194,93 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 13 | 877,19 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 230 | 462,18 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 74 | 549,45 |
Lazkao | 1 | 3 | 2 | 668 (+6) | 834,52 |
Legazpi | 0 | 3 | 0 | 1027 (+3) | 321,08 |
Legorreta | 1 | 0 | 0 | 183 | 67,11 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 45 | 1568,63 |
Olaberria | 1 | 1 | 0 | 97 (+2) | 763,36 |
Ordizia | 0 | 5 | 5 | 1.656 (+10) | 764,65 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 1 | 132 (+1) | 940,44 |
Segura | 0 | 3 | 1 | 256 (+4) | 913,24 |
Urretxu | 0 | 0 | 0 | 768 | 380,73 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 372 | 965,02 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 202 | 262,98 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 21 | 729,93 |
Zumarraga | 1 | 2 | 0 | 1.245 (+3) | 729,93 |
GOIERRI | 7 | 20 | 9 | 9.359 (+36) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-16)