Beasain KE garaile beste behin
Beti Kozkor KEren aurka jokatutako partidan golegileak Mikel Orbegozo eta Julen Lafuente izan ziren.
Atzo jokatu zuten denboraldi-aurreko hirugarren partida Beti Kozkor KEren aurka Beasaingo Loinatz Futbol zelaian. 2 eta 1 gailendu zitzaion Beasain Kirol Elkartearen lehen taldea nafarrei. Golegileak Mikel Orbegozo eta Julen Lafuente izan ziren.
Honatx hurrengo partidak:
- Abuztuak 18 asteazkena, 19:00etan, Arrasate – Beasain.
- Abuztuak 21 larunbata, 11:00etan, Anaitasuna – Beasain.
- Abuztuak 28 larunbata, 11:00etan, Pasaia – Beasain.