Hasi dira Lazkao Txikiri eskainitako murala margotzen Ordizian
5.600,00€ lortu dituzte crowdfunding-aren bidez. Nextor Otaño eta Aitor Otaño grafitigileek margotuko dute murala.
Emaneurre taldeak Lazkao Txikiri eta euskarari eskainitako murala egiteko diru bilketa jarri zuten martxan joan zen uztailean. Muralaren margoketa herri-proiektua izatea zuten helburu eta horretarako 4.500 euroko helburu ekonomikoa finkatu zuten. Horretarako herritarrek Emaneurre-ren webgunean ekarpenak egin zitzaketen. Erronka amaitzeko 18 egun falta direla guztira 5.600,00€ lortu dituzte.
Orain Nextor Otaño eta Aitor Otaño grafitigileen txanda da. Lazkao Txiki eta haren esaldi bat margotuko dute Ordiziako Santa Maria kaleko 18. zenbakian. Martxa honetan aurki erdaraz hitz egingo dugu, euskaraz ari garelakoan esaerarekin batera Txindoki, Lazkaomendi eta txoriak ere agertuko dira muralean, eta Lazkao Txikiren eskuetan ordulari bat, bertan euskara irakur daitekeelarik.