Trakamatraka antzerki musikatuaz gozatzeko aukera izan dute Gabiriako aurrek
Aurrek azenarioarekin egindako turuten , gitarra bihurtutako atxur eta patineteen eta beste hainbat berziklatutako materialekin egindako instrumentuen musika entzuteko aukera izan dute.
Musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua uztartzen dituen proiektuaz gozatzeko aukera izan dute Gabiriako aurrek. Trakamatraka musika ulertzeko eta maitatzeko modu berri bezala deskribatzen du Jon Urrutia sortzaileak. Aurrek azenarioarekin egindako turuten , gitarra bihurtutako atxur eta patineteen eta beste hainbat berziklatutako materialekin egindako instrumentuen musika entzuteko aukera izan dute. Antzerki didaktikoa izan da, musika modu erakargarrian aurrei hurreratzea lortu duena, baita birziklatzearen garrantziaren inguruan konzientziatzeko ahalegina egin duena ere.
Biharko kultur ekitaldiekin emango diote amaiera Gabiriako festei. Honako hauek izango dira:
- Arratsaldeko 19:00etan Desgaraia musika taldearen kontzertua.
- Usadio zaharreko afari merienda iluntzeko 20:00etan plazan.
- 22:00etan su artifizialak.
- 23:00etan Ibil Bedi taldearen kontzertua.