Azken bi egunetan 32 kasu atzeman dira
Ordizia da gorrian jarraitzen duen herri bakarra. Beasain, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Urretxu, Legorreta, Zegama, Zumarraga, Mutiloa eta Legazpik 400eko mugatik behera egotea lortu dute.
Goierriko udalherri dexentek eremu gorritik irtetzea lortu dute. Azken bi egunetan 32 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Legazpin (8), Lazkaon (6), Gabirian (4), Ordizian (4), Beasainen (3) eta Urretxun (3) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Ataun (1), Idiazabal (1), Zegama eta Zumarraga (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen du Ordiziak. Herri txikien artean, hamairu herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera daudenak dira Beasain, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Urretxu, Legorreta, Zegama, Zumarraga, Mutiloa eta Legazpi.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.391 COVID-19 positibo kasu izan dira.
08/16 | 08/17 | DENERA | TASA | ||
Altzaga | 0 | 0 | 20 | 1092,90 | |
Arama | 0 | 0 | 27 | 490,20 | |
Ataun | 0 | 1 | 262 (+1) | 572,41 | |
Beasain | 2 | 1 | 1.958 (+3) | 278,15 | |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 51 | 315,46 | |
Gabiria | 0 | 4 | 51 (+4) | 974,66 | |
Gaintza | 0 | 0 | 13 | 877,19 | |
Idiazabal | 1 | 0 | 230 (+1) | 378,15 | |
Itsasondo | 0 | 0 | 74 | 549,45 | |
Lazkao | 5 | 1 | 674 (+6) | 834,52 | |
Legazpi | 2 | 6 | 1032 (+8) | 356,76 | |
Legorreta | 0 | 0 | 183 | 67,11 | |
Mutiloa | 0 | 0 | 45 | 392,16 | |
Olaberria | 0 | 0 | 97 | 763,36 | |
Ordizia | 3 | 1 | 1.660 (+4) | 526,32 | |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 132 | 783,70 | |
Segura | 0 | 0 | 256 | 521,85 | |
Urretxu | 1 | 2 | 771 (+3) | 263,58 | |
Zaldibia | 0 | 0 | 372 | 482,51 | |
Zegama | 1 | 0 | 203 (+1) | 262,98 | |
Zerain | 0 | 0 | 21 | 729,93 | |
Zumarraga | 0 | 1 | 1.246 (+1) | 285,10 | |
GOIERRI | 15 | 17 | 9.391 (+32) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-18)