Bi langile hil dira azken egunetan, bata Ormaiztegin eta bestea Urretxun
Bata makinak harrapatuta hil da eta bestea lanaldia amaitu ondoren aurkitu dute lankideek autoaren ondoan zenduta.
Asteko lehen bi egunek bi lan heriotz utzi dituzte. Lehen ezbeharra Urretxun jazo zen, Usabiaga enpresan. Beharrean ari zela Fenwich batek azpian harrapatu zuen langilea, suhiltzaileak eta anbulantzia bertara gerturatu baziren ere fabrikan bertan hil zen zauri larriak zituela.
Bigarren istripua Ormaiztegin gertatu zen. Construcciones Moyua enpresarentzat lan egiten zuen 54 urteko langile bat lanaldia amaitzerakoan bere autoaren ondoan aurkitu zuten lankideek zenduta. Dagoeneko azken egunetan hiru langile hil dira Gipuzkoan.