Emakumeen presentzia Igartzan, bisita gidatua
Ostiral arratsaldeko 16:30etan, emakumeek Igartza jauregian izan duten presentziaren inguruko bisita gidatua antolatu du Beasaingo Udalak.
Beasaingo Udalak emakumeek Igartza Jauregian izanko presentziaren inguruko bisita gidatua datorren ostiralean, abuztuak 20. Bisita gidatu honetan, Igartzako historiari loturiko emakumeen bizitza eta hauen ekarpenak zeintzuk izan ziren ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
16:30etan hasiko da eta ordubete inguru iraungo du guztira. Sarrera 4€ izango da, eta aldez aurretik izena emateko igartza@beasain.eus posta elektronikora idatzi edota 943087798 telefono zenbakira deitu beharko da.