Hilaren 16tik 30era zegamarrek erabiliko dute Dominika borda
ZEGAMA // Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoko Dominika txabola txandaka erabiltzen dute Partzuergoko kide diren herrietako herritarrek. Irailaren hasieran Arabako Donemiliagako herritarrek erabiliko dute, eta irailaren erdialdetik aurrera zegamarrentzat izango da erabilgarri, irailaren 16tik 30era, alegia. Erabili ahal izateko, aldez aurretik izena eman behar dute interesa dutenek.












