Eraso sexisten aurka protokoloa landuko dute Zaldibian
Berdintasun arloko udal batzordeak bihar bilera egingo du, 19:15ean, udaletxeko areto nagusian.
Berdintasun arloko udal batzordeak bihar bilera egingo du, 19:15ean, udaletxeko areto nagusian. Herritar guztientzat irekia izango da. Besteak beste, eraso matxisten aurrean Zaldibian eman beharreko pausoak zehazten hasiko dira, protokolo bat egiteko. Arkakako gertaera ere landuko dute, baita udazkeneko ekintzak eta Harrera Egunaren antolaketa ere.