Kirol eta kultur ikastaroak eskaini dituzte Lazkaon
2021-2022 denboraldirako 17 kirol egiteko eskaintza ireki du Lazkaoko Udalak, kiroldegian. Helduentzat 11 dira, eta haur nahiz gaztetxoentzat sei.
2021-2022 denboraldirako 17 kirol egiteko eskaintza ireki du Lazkaoko Udalak, kiroldegian. Helduentzat 11 dira, eta haur nahiz gaztetxoentzat sei. Kirolak ezagutzeko, irailaren 14 eta 15ean proba-saioak egingo dituzte, ate ireki moduan eta egun osoan. Kultura arloan, hiru jarduera eskaini ditu: yoga, sormena eta robotika. Kiroleko izen-ematea Barandiaran Kiroldegian egin behar da, eta kulturakoena udaletxean, irailean.