Organo barrokoa jotzeko ikastaroa jarri dute Ataunen
Ataungo organo barrokoaren balioaz jabetzeko, eta etorkizunean ere zerbitzuan jarrai dezan, ikastaroa antolatu dute Atauniker elkarteak eta San Martin Parrokiak
Ataungo organo barrokoaren balioaz jabetzeko, eta etorkizunean ere zerbitzuan jarrai dezan, ikastaroa antolatu dute Atauniker elkarteak eta San Martin Parrokiak. Pianoa dakitenentzat edo ikasten ari direnentzat da. Urritik ekainera, hilean 45 minutuko bi klase pertsonal emango dizkiete. Gehienez lau lagun hartuko dituzte. Klaseko prezioa 10 euro da, edo ikasturtekoa 180. Iñaki Sanchezekin jarri behar da harremanean (inakisv98@gmail.com; 647 283 752).













