Lau kirol mota egin ahalko dira Olaberriko jardueran
OLABERRIA // 2021-2022 urterako kirol ikastaroen eskaintza atera du Olaberriko Udalak. Pilatesa, mantentze gimnastika, zunba eta zunba strong egin ahalko dira (75 euro hiruhilekoa). Izena olaberria.eus-en, Forms bidez edo kultura@olaberria.eus helbidera orria beteta bidalita egin liteke. Urriaren 1ean hasiko dira ikastaroak.













