Beasainen emakume bat erasotzea leporatzen dioten gizonarentzat 24 urteko zigorra eskatzen dute
21 urteko gazte batek bortxatu egin zutela salatu zuen duela bi urte. Atxilotutako gizonarentzat 24 urteko kartzela zigorra eskatzen dute filskalak, biktimak eta herri-akusazioak
2019an Beasainen emakume bat bortxatzea leporatzen dioten gizonarentzako 24 urteko kartzela zigorra eskatzen dute bai fiskalak, bai biktima den akusazio partikularrak eta baita ere herri-akusazioak. EFE agentziaren arabera, fiskalaren akusazioa aipatuz, auzipetuak biktimaren atarian itxaron zuen “beltzez jantzita eta aurpegia estalita” bera irtetean eraso egiteko.
Auzipetuari eraso gehiago ere leporatzen dizkiote. Alde batetik, Anoetan, Andoainen eta Tolosan egindako bortxaketa bat eta bi eraso sexual eta, bestetik, Lasarten beste bortxaketa bat. Gainera, herri horretan beste eraso bat egin ote zuen ikertzen ari dira. Denera, 40 urtetik gorako kartzela zigorrak eskatzen dituzte berarentzat.