Beasaingo Udaleko ordezkari politikoek "gizalegez" jokatzeko eskatu dute
Beasaingo Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek "gizalegez" jokatzeko eskatu diete herritarrei. Osasun neurriak errespetatzeko eta bazterrak garbi mantentzeko eskatu dute
Beasaingo Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek “gizalegez” jokatzeko eskatu diete herritarrei. Osasun neurriak errespetatzeko eta bazterrak garbi mantentzeko eskatu dute. “Elkar zaindu eta errespetatu gaitezen, guztion onerako baita. Guztion ardura da”, diote.
Igartza-Oleta aipatu gabe, jai zein ez-jairik ez dagoela azpimarratu dute. “Izango dugu aukera guztia bere onera itzultzen denean, jaiak ezagutzen ditugun bezala ospatzeko”. Pandemiaren egoera oraindik ez dela lasaigarria diote, kutsatzeko arriskua egon badagoelako. “Txertatze kanpaina aurrera doan arren pertsonek kutsatzen jarraitzen dute. Gaixotasunaren kaltea ez da desagertu. Bagoaz aurrera baina oraindik bidea egiteko dago”.
Beasainen ez da positiborik atzeman azken 24 orduetan. Halere, azken 14 egunetan 25 kasu baieztatu dira. 100.000 laguneko 178,3ko intzidentziarekin eremu horian dago herria.
Halere, kulturari “arnasa eta babesa” ematen jarraitzeko konpromisoa agertu dute, ekitaldien programazioa indartuz. “Beti ere, egun beharrezkoak diren segurtasun eta osasunerako babes neurriak bermatuz”.