Yoga, pilates eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroak laster
LEGORRETA // Ikasturte berriarekin batera, jarduera fisikoa sustatzeko ikastaro eskaintza egin du udalak. Herrian bertan emango dira ikastaroak. Gehienak ikasturte osorako dira; pilates, yoga eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa dira aukerak. Izen emateko epea, hurrengo egunetan amaituko da. Izena emateko eta ordutegi eta prezioen informazio guztia Kultur Etxean edo kultura@legorreta epostara idatzita.













