Abestia eta bideoklipa atzo aurkeztu, eta IV. Krosa egin dute gaur, Avite elkarteari laguntzeko. Jendea, korrika gosez, erruz inguratu da: 131 korrikalarik egin dute 7 kilometroko ibilbidea, tartean Mariano Garmendia herritarrak.
Bigarren Iñaki Isasi sailkatu da, Euskal Herriko zirkuituko Igantziko lehen probako ordena aldatuta. 42 atletak parte hartu dute banakako modalitatean, eta beste 30ek bikoteka. Lehen bikotea, Koldo Agirre eta Jon Ormaetxea beasaindarrak.
Ehunka dantzarik kalea zeharkatu, eta Igartzan saioa egin dute. Beasainek dantzari bihotza duela erakutsi dute berriz. Xabier Sarriegi Olano kidea, urtarrilean hila, denen oroitzapenean egon da. Haren seme Josebak eraman du herriko bandera.