Majori kiroldegiko sauna zerbitzu berria aurkeztu dute
Inbertsioa 37.161,80 eurokoa izan da. Zerbitzuaz gozatzeko, aldez aurretik erreserba egitea komeni da.
Sauna berria eraiki dute Ordiziako Majori kiroldegian eta dagoeneko martxan dago. Inbertsioa 37.161,80 eurokoa izan da. Aste honetan, zerbitzuaren inguruko xehetasunak eman dituzte Jon Ander Caballero udaleko kirol zinegotziak eta Odilo Rivela Majoriko kudeatzaileak.
Lehen zegoen saunaren egoera «txarra» dela eta, azpiegitura hori berritu eta zerbitzu bikoitza emango da, bi aparatu jarri baitituzte: bata, sauna lehorra; eta bestea, sauna hezea.
Berrikuntza gehiago ere bada, izan ere, «berdintasuna oinarri» hartuta, «orain zerbitzu hau mistoa izango da».
Erreserba bidez
Zerbitzuaz gozatzeko, aldez aurretik erreserba egitea komeni da, Majoriko App-aren bidez, edo 943 80 58 80ra deituta.