Ondarearen Jardunaldien harira 24 jarduera antolatu dituzte bederatzi herritan
Gaur izango da lehenengo jarduera, Igartubeiti Baserri Museoan. Erakusketak, hitzaldiak, jolasak... izango dira datozen bi hilabeteetan. Inklusibotasunean sakondu dute, mugak ezabatzeko
Goierrin Europako Ondarearen Jardunaldiak gaur hasiko dira. 19:00etan, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, DravetTtzari erakusketa eta hitzaldia izango da. Beste 20 jarduera baino gehiago izango dira datozen bi hilabetetan, bederatzi herritan: Beasainen, Ezkion, Idiazabalen, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran, Urretxun, Legazpin eta Zerainen. Hitzaldiak, erakusketak, jolasak… bildu dituzte egitarauan.
Ondarea irisgarriagoa eta inklusiboagoa bilakatzeko baliatu nahi dute zikloa. «Aldarrikatu eta ikusarazi nahi dugu ondarea gizarte osoari dagokiola, osatzen duten pertsona guztiei», azpimarratu du Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuko diputatuak. Oztopo fisikoak, psikikoak, kulturalak eta sozialak hautsi nahi dituztela gaineratu du.
Jardunaldiak Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak elkarlanean antolatzen dituzte. Tokian tokiko elkarte eta erakundeen laguntza ere izaten dute.
EGITARAUA
IRAILA
· Gaur, Ezkion. DravetTtzari.
· Igandean, Ezkion. Igartubeiti bost zentzumenekin.
· 25, Ezkion. DravetTtzari.
· 26, Beasainen. Paisaiaren eraikuntza Beasainen.URRIA
· 1, Beasainen. Balio Erantzia.
· 5, Urretxun. Iparragirre eta XIX. Mendea.bisita gidatua.
· 8, Beasainen. Burdingintzaren historia Beasainen.
· 9, Ordizian. Ordizia harrera herria. Bizitza istorioak, herri baten ondarea.
· 9, Seguran. Ardixarra etxea, iraganera bidaia.
· 15, Urretxun. ‘Denboraren makina’ Escape room-a.
· 16, Beasainen. Igartza Bizi.
· 23, Ezkion. Entzun eta ikusteko ipuinak: Ameli ipuinen jostune.
· 23, Ormaiztegin. Postal soinudunak: Oriamendiko bataila.
· 23, Ormaiztegin. Bixenta Idiakez eta doña Juana Ortiz de Urbina-ren arteko elkar hizketa.
· 23, Zerainen. Ibilbide sentsoriala Aizpeako meatze gunean.
· 24, Legazpin. Ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat bisita egokitua Chillida Lantokian.
· 24, Legazpin. Ikusmen murriztua dutenen azalean jarriz Txillida Lantoki museora bisita.
· 26, Urretxun. Burdin Haraneko industri ondarearen arrastoaren atzetik.
· 28, Legazpin. Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan ikerketaren aurkezpena.
· 31, Ezkion. Igartubeiti bost zentzumenekin.
· 31, Legazpin. Txillida Lantokia ondare-gunera txango inklusiboa.
· 31, Urretxun. Jolas tradizionalen arratsaldea. Idiazabalen. Wikidiazabal.AZAROA
· 7, Ezkion. Igartubeiti baserria ondare-gunera txango inklusiboa.