Legazpi, Urretxu eta Zumarragako realzaleak ere Eindhoven-en
Realaren eta PSV Eindhovenen arteko Europa Leagueko partida ikustera joan dira Goierri garaiko hainbat zale.
Realak Europa League txapelketako lehen partida jokatuko du gaur, 21:00etan, Herbeheretako PSV Eindhoven taldearen aurka. 600 realzale inguru Eindhoven-era joan dira partida ikustera. Goierri garaitik ere hainbat legazpiar, urretxuar eta zumarragar joan dira.