Urolak Argixaoko belar artifizial berria estreinatuko du larunbatean
Bazkideek txartelak jaso ahal izango dituzte: goizean 10:30etik aurrera Zumarragako azokan eta arratsaldean 16:00etatik aurrera Argixaon
Urolaren gizonezkoen lehen taldeak Argixaoko belar artifizial berria estreinatuko du larunbat honetan. Ohorezko Mailako taldeak ligako bigarren partida jokatuko du (etxeko lehena), 16:00etan, Añorgaren aurka. Zaletuek futbol zelaira sartu eta Urolaren partidez gozatzeko aukera edukiko dute.
Horrekin lotuta, Urolak aste honetan hasiko du bazkide txartelen banaketa. Larunbat goizean azokan banatuko dituzte, 10:30etik aurrera. Arratsaldean, berriz, Argixaon.
Mutilen lehen taldeak joan zen astean jokatu zuen denboraldiko lehen partida, Ordiziaren aurka. Ez zuten golik sartu eta partida hasi zen emaitza berarekin amaitu zen.