Oianguko BTT sari nagusian 75 txirrindulari lehiatu dira
Josu Torres eta Paula Suarez izan dira maila nagusiko irabazleak. Gipuzkoako txapelketako sariak ere banatu dituzte gaur Oiangun
Azken egunetan egindako euriak azken jaitsiera zirkuitutik kanpo uztea behartu badu ere, aparteko lokatzik gabe eta lehiarako giro ederrarekin jokatu da gaur arratsaldean Oiangu BTT IV. Sari Nagusia. Lasterketa, Goierri Eskola ingurutik abiatu da, eta lau kilometro ibilbidea osatu dute lehiatu diren 75 txirrindulariek. Osatu beharreko distantzia, kategoriaren araberakoa izango da: Elite eta 23 urtez azpikoek, 6 itzuli; Master 30koek, 5 itzuli; master 40 eta 50, 4 itzuli; juniorrek, 4 itzuli; emakumeek, 4 itzuli; eta kadeteek, 3 itzuli.
Oianguko sari nagusia ez ezik, Gipuzkoako txapelketa ere jokoan egon da, eta Euskadiko Openerako puntuagarria ere izan da BttLandia Goierrik eta Erronka Bila Kirol Klubekoak antolatu duten proba. Josu Torres eta Paula Suarez izan dira maila nagusiko irabazleak.
SAILKAPENAK. Oianguko Sari Nagusia
Kadeteak (mutilak)
- Eneit Vertiz
- Jokin Askarai
- Unax Eraso
Kadeteak (neskak)
- Nahia Polo
- Magali Albisu
- Irene Dallo
Juniorrak
- Koldo Herrera
- Igor Bilbao
- Ander Biurrarena
Master 30
- Iñaki Carro
- Ugaitz Olaizola
- Xabier Aranguren
Master 40
- Eneko Gonzalez
- Andoni Media
- Alberto Gomez
23 urtez azpikoak
- Andres Montalbo
- Gexan Albisu
- Arizmendi
Elite maila (Mutilak)
- Josu Torres
- Andres Montalbo
- Gexan Albisu
Elite maila (Neskak)
- Paula Suarez
- Ainara Elbusto
- Elisabet Thomas
SAILKAPENAK. Gipuzkoako Txapelketa
Kadeteak (mutilak): Jokin Askarai
Kadeteak (neskak): Naia Polo
Juniorrak: Igor Bilbao
M-30: Ugaitz Olaizola
M-40: Eneko Gonzalez
23 urtez azpikoak: Gexan Albisu
Elite mutilak: Patxi Plazaola
SAILKAPENAK: Euskadiko Opena
Elite mutilak: Josu Torres
M-30: Jon Arrastia
M-40-50-60: Alberto Gomez
Open Gazteak: Irene Dallo
Open Scrath: Paula Suarez
Juniorrak: Koldo Herrero
Kadeteak: Eneit Vertiz