Inguruko toponimia ezagutzeko mendi buelta
Bost herrien arteko VI. ibilaldia egin dute asteburuan. Aurtengo ibilaldia Segurako mapa toponimiko berrian oinarritu dutenez, parte hartzaileek inguruko toponimia hobeto ezagutzeko aukera izan dute. Seguratik abiatu eta 12 kilometroko ibilbidea osatu dute. Seguran bukatu da ibilaldia, eta Ardixarra etxea bisitatu dute amaieran. Ixkina jatetxean bazkaldu dute eguna borobiltzeko.