Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek mobilizazioei ekingo diete
Lan hitzarmenaren negoziaketan aurrerapausorik ez dagoela ikusita, elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako, Beasainen
Beasaingo etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek mobilizazioak hasiko dituzte. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, lan hitzarmena berritzeko prozesuan daude, baina “negoziazioan aurrerapausorik ez” dagoela ikusita, protestekin hastea erabaki dute. Asteazken honetarako, hilak 28 egin dute deialdia; Beasaingo udaletxe aurrean elkartuko dira, 18:00etan, Etxez etxeko langileak lan hitzarmenaren alde borrokan! lemapean.