Udazkeneko produktuak izango dira azoka berezian
BEASAIN // Urriko azoka berezia egingo dute bihar goizean, hilabeteko lehen larunbatean. Udazkeneko barazkiak izango dira protagonistak: azaloreak, kale azak, potimarroi kalabaza… udako produktuen azken aleak ere egongo dira. Ogiak, gaztak, gozoak… ere salgai izango dira. Bezeroen artean azokako produktuekin osatutako bi saski zozkatuko dira.













