Etxean izan da Ampo Ordiziaren ligako lehen garaipena
Ampo Ordiziak 34-12 irabazi dio Les Abelles talde valentziarrari Altamiran
Maila goreneko errugbia Altamirara itzuli da gaur eguerdiko 12etan Ampo Ordizia eta Les Abelles talde valentziarraren arteko partidarekin. Pasa den asteko porrotaren ostean, indartsu atera dira gaur zelaira Ordiziako jokalariak, eta hori azken emaitzan islatu da. Koronabirusa hasi zenetik, errugbi zaleak gogotsu zeuden harmailetara itzuli ahal izateko, eta gaurkoan aukera izan dute azkenean.
Marotias eta Pazosek zuzentzen dituzten jokalariek zaleen babesa nabaritu dutela sumatu da, izan ere, Ampo Ordiziak 34-12 irabazi dio Les Abelles talde valentziarrari, eta euren sare sozialetan aipatu duten moduan, ligako lehenengo garaipena lortzeaz gain, kopa «bide onetik» hasi dutela adierazi dute.