Hezurbeltzak taldea, Ordizia Kolore Topagunean
Jon Maiak, Gorka Hermosak eta Jesus Prieto 'Pitik' kontzertua egingo dute larunbatean, plazan. Doakoa izango da, baina gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira.
Ordizia Kolore bosgarren Topagunea, egitarau bete-betearekin dator, eta horren barruan, Hezurbeltzak taldearen kontzertua izango da larunbaterako, hilak 16. Kontzertua Plaza Nagusian izango da, eta doakoa izango da, baina aldez aurretik sarrerak edo gonbidapenak eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako 679 876 779 telefono zenbakira deitu edo D’Elikatuz zentroan galdetu behar da.