Zaldibiako Udalak asteburuko gertakariak salatu ditu
Herritar batzuen karabana errekara bota zuten ezezagun batzuk. Zaldibiako EH Bildu eta EAJ udal taldeek adierazpen instituzionala argitaratu dute, horrelako gertaerek eta erantzuleek "gure herrian lekurik ez" dutela esanez.
Zaldibiako Udala osatzen duten bi alderdiek adostuta, EH Bilduk eta EAJk, adierazpen instituzionala argitaratu dute, asteburuan herrian izandako gertaerak salatzeko. Hilaren 9tik 10erako gauean, ezezagun batzuk Arruegi auzora bidean aparkatuta zegoen karabana bat bota zuten Amondarain errekara. Bi udal taldeen arabera, “garbi dugu gertaera honek ez duela lekurik gure herrian eta horren erantzuleek ere ez”.
Kaltetuak izan diren herritarrei elkartasuna adierazi diete, eta gainontzeko herritarrei arduraz eta errespetuz jokatzeko deia egin diete.