Amalurrekoak Izki parke naturalera joango dira igandean
LAZKAO // Urteko bigarren irteera Izki parke naturalera (Araba) egingo du Amalur mendi taldeak, igandean 08:00etan Itzala paretik irtenda. Apellaniz herritik abiatu, San Kristobal (1.057m) eta San Justi (1.024m) tontorrak igo, eta ibilbide borobila osatuta bukatuko dute txangoa (11 km, 3,5 ordu). Izena bihar eguerdirako eman behar da.













