Merkataritzako bonuen laugarren aldia abian da
Lazkaon bertako merkataritza indartzeko helburuz, laugarren aldiz erosketa-bonuak atera ditu udalak, Nik Lazkaon, zuk zergatik ez? kanpainan. Astelehenean hasi ziren saltzen: 30 euro ordainduta, 40 euroko balioa duten bonu-txartelak hartuko ditu herritarrak.
Guztira, Lazkaoko 62 dendatan erabil daitezke bonu horiek. Bonuak 5 euroko zatietan banatuta datoz. Komertzioetako bonuez gain, baserritar ekoizleen jakien bonuak ere eskura daitezke: 20 eurorekin, 35eko gastua.
Udaletxean salgai
Bai merkataritzako, bai lehen sektoreko erosketa-bonuak udaletxean eros daitezke. Pertsona bakoitzak gehienez bost bonu har ditzake; erosterako unean, Nortasun Agiriaren zenbakiarekin erregistratuko dute. Beste baten izenean ere eros daitezke, NA erakutsita.













