Lide Urrestarazuk hirugarren egin du Espainiako trail kopan
Andaluzian jokatutako Los Tajos lasterketan podiumeko postua lortu du atleta goierritarrak. Euskal Selekzioarekin parte hartu du.
Aukerak eduki bazituen, baina asteburuan Malagan jokatu zen Los Tajos lasterketan baieztatu zen. Lide Urrestarazu hirugarren geratu da Espainiako Trail Kopan, absolutu mailan. 22 urterekin, gaztetasuna eta energia soberan ditu Urrestarazuk eta denboraldi bikaina egin du Euskal selekzioarekin. Laster Italiara joango da, Munduko kopako proba batean parte hartzeko.