Gari Bravo omendu dute Lazkaon
Hamabi urte profesional egin ondoren, txirrindularitza utziko duela iragarri du Gari Bravo lazkaotarrak, aurten. Hori ikusita, ostiralean lagunarteko omenaldia egin zioten, Areria antzokian. Txirrindulari kideak ere izan ziren ekitaldiak, Goierriko gainerako profesionalak tartean: Gorka Izagirre, Alex Aranburu eta Jon Izagirre. Euskaltel-Euskadiko jantziarekin egon zen ekitaldian Bravo.













