Hotel Ordiziaren azokako pintxoa
Hotel Ordiziak egin du Azokako Pintxoa aste honetan. Azokako eta garaiko produktuez egina dagoela da ezaugarri nagusia. Kasu honetan, hauexek: sagar dultzea, sagarra, ura, azukrea, odolkia, tipula, porrua, oliba olioa, gatza, piperra, ardi gazta, gazta krema, esne krema eta brick orea. Errezeta eskuragai dago www.ordiziakoazoka.eus/besteak/azokako-pintxoa atalean.