'Niaren bidaia' antzerkirako sarrerak salgai daude
LEGORRETA // Kultur egitarau bete-betea dakar azaroak, haurrentzako eskaintza ugari ere bai. Besteak beste, datorren azaroaren 14an, igandea, Niaren bidaia antzerkia eskainiko du Patata Tropikala konpainiak. Saioa, Herri Antzokian izango da, 18:30etik aurrera. Sarrerak, 3 euroren truke jarriko dira salgai. Aldez aurretik eskuratzea posible da, Legorretako udal liburutegian.













