A-636 errepideko bidesariaren inguruko zalantzak argituko dituzte udaletxean
Bidesariaren inguruko informazio bulego ibiltaria Beasainen da gaur eta bihar
A-636 errepideko bidesariaren inguruko informazio bulego ibiltaria Beasainen da gaur eta bihar. 09:30etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, udaletxean. Teleordainketa sistema ezartzen lagunduko dute, besteak beste. Izan ere, etengabeko jarioaren sistemaren bidez kobratuko dute, gelditu beharrik gabe. Beasain eta Bergara arteko errepidea erabili ahal izateko beharrezkoa izango da teleordainketa sistemaren bat.