Beasaingo asanblada feministak indarrak metatu nahi ditu
Pandemiak behartutako geldialdiaren ondoren berriro elkartzen hasi dira. Bilerak hilabetero egingo dituzte
Beasaingo asanblada feministak lanketari berrekin dio. Indar eta eragiteko gaitasun handiagoa izan dezan, herritarrei bileretan parte hartzeko deia egin diete Hilabetean behin elkartuko dira. Deialdiak Instagram eta Facebook bidez zabalduko dituzte; beasaingoasanbladafeminista@gmail.com helbide elektronikoaren bidez ere jar daiteke beraiek harremanetan.
Kontzientzia feminista “saretzea” “ezinbestekoa” dela diote. “Emakumea ahalduntzea, boterea hartzea, beharrezkoa da gure izatea bizirik nahi badugu”, gaineratu dute.
Azaroaren 25a da aurrean duten lehen erronka, emakumeen aurkako indarkeria sexistaren aurkako eguna. “Antolatu egin behar gara indarkeria mota guztiei aurre egiteko”, diote. Akelarrea egingo dute, San Martin plazako kioskoan, 18:00etan. “Emakumeok argi eta garbi utzi behar dugu nazkatuak gaudela egoera honekin eta aurre egin behar diogula”.
Parentesia
Asanblada feminista 2019ko martxoaren 8ko mobilizazioen harira sortu zen. Urtebete ondoren zirela pandemiak eztanda egin zuen eta ezin izan dute nahi beste garatu. Lanketari eustea ez dela erraza izan aitortu dute. “Orain berriro lbiltzen hasi gara, lanari ekiteko asmoarekin eta hasitakoak amaiera izan ez dezan”.