Biktimei lore eskaintza egin diete
Gernikako arbolaren kimuan lore sorta bat utzi zuten Leire Artola alkateak eta EH Bilduko eta PSE-EEko ordezkariek
Beasaingo Udaleko ordezkariek biktimei lore eskaintza egin zieten atzo, memoriaren egunean. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideak izan ziren, baita ere hainbat herritar. Leire Artola alkateak, EH Bilduko eta PSE-EEko bozeramileekin batera, herritar guztien izenean lore-sorta bat utzi zuen J.M. Barandiaran plazako Gernikako arbolaren kimuaren aurrean eta minutu bateko isilunea egin zuten biktimen oroigarriaren inguruan.