CAFeko Enpresa Batzordeak kamioi bat blokeatu du, azpikontratazioen politika salatzeko
Zuzendaritzari azpikontratazioa mugatzeko eskatu diote
CAFeko Enpresa Batzordeak kamioi bat blokeatu du gaur goizean, zuzendaritzak duen azpikontratazio politikarekin ez daudela ados ikustarazteko. Langileak kexu dira zuzendaritzak adostutakoa baino ardura gehiago azpikontratazen dituela. Blokeatutako kamioia azpikontratara eramateko material bila joan da enpresara.
CAFen, gurpilen eta ardatzen mekanizazio arloetan ematen den azpikontratazioa salatzeko ekintza burutu dugu Enpresa Batzordeko kideok.
— LAB – CAF (@labcaf) November 11, 2021
Berriz ere adostutakoa betez azpikontratazioa mugatzeko eskatu diogu Zuzendaritzari.#azpikontrataziomugatu #caf #komitea @LABsindikatua pic.twitter.com/hozROXz1Yk
.